Politika -
HB-ko zinegotzi ohia Asteasun
Nekane Txapartegiren estradizioa bertan behera utzi du Suitzak
2007an Txapartegiri ezarritako zigorra preskribatutzat jo du Auzitegi Nazionalak. Ondorioz, HBko zinegotzi ohia aske geratu da arratsaldean.
Agentziak | Erredakzioa
Nekane Txapartegiren Espainiaratzea bertan behera utzi du gaur Suitzako Justizia Ministerioak, Auzitegi Nazionalak Asteasuko (Gipuzkoa) HBren zinegotzi ohiaren zigorra baliogabetu ondoren.
?Estradiziorako baimena bertan behera utzi dugu, ondorioz, atxilotzeko arrazoia indarrik gabe geratu da?, Justizia Ministerioko bozeramaile batek azaldu duenez.
Ondorioz, Txapartegi aske geratu da arratsalde honetan, Berria eta Gara egunkarietako edizio digitalek aurreratu dutenez.
2007an Txapartegiri ezarritako zigorra preskribatutzat jo du Auzitegi Nazionalak. 11 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, ETAko kide izatea leporatuta. Txapartegik Suitzara ihes egin zuen 2009an, eta orduz geroztik bertan bizi zen nortasun faltsu batekin.