Politika -

Politika orokorreko bilkura

'Estatu egiturak' dituen Euskadi burujabea nahi du EAJk

Joseba Egibar Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzalearen hitzetan, Espainiako Estatua “ez da demokratikoki heldua, eta ez da garai berrietara egokitu”.

Joseba Egibar Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzalea. Argazkia: EiTB
Joseba Egibar Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzalea. Argazkia: EiTB
Joseba Egibarren (EAJ) hitzaldia Politika Orokorreko Bilkuran

33:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eredu konfederal baten markoan, Euskadik “Estatu egiturak” lortzea nahi du EAJk, Joseba Egibar Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez. Horrela, Euskadi “burujabea” izango litzateke, eta Espainiaren zati izatea “borondatez” erabakiko luke, “auzo harremana” egituratu ahal izateko.

Politika Orokorreko Bilkuran egin ditu adierazpen horiek Egibarrek, Eusko Legebiltzarrean. Ordezkari jeltzalearen ahotan, Espainiako Estatua “demokratikoki ez da heldua” eta “garai ez da berrietara egokitu”, Gobernu zentralak Kataluniako prozesuari emandako erantzunak agerian utzi duenez.

Estatuko “labirinto” politikoa eta lurralde arazoa konpontzeko, lehendakariak egin duen proposamena, “Estatu konfederala”, goraipatu du EAJko bozeramaileak.

“Laburbilduz, konfederazioaz hitz egiten dugunean, burujabetasuna mantentzen duten estatuez ari gara; lege komunek arautzen dituzte”, zehaztu du Egibarrek.

EB, egitura konfederalaren adibide

Europar Batasuna egitura konfederalaren eredua dela adierazi du EAJko legebiltzarkideak. Lurralde antolakuntza horrek kide bakoitza “borondatez atxikitzea” ahalbidetzen du.

“Atxikimendua ez da derrigorrezkoa izan behar, baina hori PPrentzat ikaragarria izan daiteke”, onartu du. Euskadiren “nazio” izaera aldarrikatu du Egibarrek, eta EAJk Espainiako Estatuarekin “auzotasun akordio on bat” lortzea espero duela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Joseba Egibar Artola albisteak Eusko Legebiltzarra argazkiak EAE albisteak Eguneko albisteak