Politika -

Alderdi Eguna

EAJk indarkeria erabat etetea eta erabakitzeko eskubidea eskatu du

Iñigo Urkulluk "elkarrizketa eta indar politiko guztien arteko negoziaketaren aldeko apustua" beharrezkoa dela esan du, 'Ados' dokumentuan jasota.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidenteak lau jarraibide ezarri ditu terrorismoaren amaiera eta normaltasun politikoan sakontzea lortzeko, denak ''Ados'' dokumentuaren baitan. Urkulluk Forondan egin du hitzaldia (Araba) Alderdi Egunean, ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Abertzaleen Batasunak ETAri "behin betiko eta aldebakarreko su-eten egiaztagarria" eskatu eta biharamunera.

EAJren presidenteak lau jarraibideak azaldu ditu; horietako lehenengoa ETAri eskatzea "indarkeria behin betiko uzteko". "Ez du balio indarkeriaren erabateko etena ekartzen ez duen su-etenak", ohartarazi du.

Bigarrena, "aniztasuna" aldarrikatzea, "indar politiko guztien parte hartzea inor baztertu gabe".

Halaber, Urkulluk "elkarrizketa eta indar politiko guztien arteko negoziaketaren aldeko apustua" beharrezkoa dela esan du; hala nola, "itun-sistema eta euskal herriaren eskubide historikoak oinarri izango dituen paktu bat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea