Politika -

Mahai-ingurua

Urkullu: 'Politikaren garaia dela ulertu du Batasunak'

Euskadin bakea lortzeko "denbora, laguntza, eta batez ere, zuhurtzia" beharrezkoak direla adierazi du EAJko presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETA "indarkeriaren azken hondarra da EBn", Iñigo Urkullu EAJko presidentearen hitzetan. Era berean, erakunde terrorista "gaitz eta oztopo" bat dela azpimarratu du Urkulluk, baina Batasunak "politikaren garaia dela ulertu du, edo hori sinestu nahi dut", erantsi du.

Euskadin bakea lortzeko "denbora, laguntza, eta batez ere, zuhurtzia" beharrezkoak direla adierazi du, eta helburu hori lortzeko politikariak "berriz saiatu" behar direla gaineratu du.

Sabino Arana Fundazioak Bilbon antolatutako mahai-inguruan parte hartu du EBBko presidenteak, ''Amerikaren berrehun urtekoak etorkizunari begira'' izenburupean.

Amerikak eta Euskadik "zoritxarrez indarkeria hondarrak dituzte, iraultzaren ametsekin 70eko hamarkadan jaiotako indarkeriak, baina dagoeneko amesgaizto bihurtu dira", Urkulluren esanetan.

''Peace'' programa

''Ados'' izeneko proposamen berria aurkeztu du EAJk, eta "indarkeriaren garaia gainditzea eta politikaren fasea irekitzea" suposatuko duela igarri du Urkulluk. Euskadirentzako ''Peace'' programa bat eskatu du buruzagi jeltzaleak, Ipar Irlandako bake-prozesua bultzatzeko EBk martxan jarritakoaren antzekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea