Politika -

PPren eta PSOEren akordioa

Epaile bat eta hiru katedradun Auzitegi Konstituzionala berritzeko

Enrique Lopez Auzitegi Nazionaleko magistratua ordezkatzea onartu du PPk, nahiz eta bere bigarren hautagaia izan. Zuzenbide katedradun batengatik ordezkatzea onartu du Alderdi Popularrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionala berritzeko gaur adostutako akordioarekin, PSOEk eta PPK profil akademiko baten aldeko apustua egin dute, izan ere, adostutako lau hautagaietatik hiru Zuzenbide katedradunak dira, eta bakarra da epailea.

Azken hori Francisco Jose Hernando (Madril, 1936) Auzitegi Goreneko presidente ohia eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) presidente ohia da. Hernando onartzea PPren baldintza izan da eta sozialistek onartu egin behar izan dute, nahiz eta gogor kritikatu ideologia kontserbadore "markatua" izateagatik.

Horren truke, Alderdi Popularrak bere bigarren hautagaia ordezkatzea onartu du. Horrela, Enrique Lopez Auzitegi Nazionaleko magistratua prestigioko Zuzenbide katedradun batengatik ordezkatzea onartu du PPk. Hernandoren presidentetzan BJKNko bozeramailea izan zen Lopez.

Prestigioko hautagai hori Francisco Perez de los Cobos 48 urteko murtziarra Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbide katedraduna da (Madrileko Complutense Unibertsitatea), baita Bartzelonako Unibertsitatean eta Balear Uharteetakoan ere.

Lau hautagaien artean emakume bat dago: Adela Asua, Zigor Zuzenbideko katedraduna EHUn. Eusko Legebiltzarreko hautagaietako bat zen, sozialistek proposatuta. Terrorismo eta genero-indarkeriari buruz egindako lanengatik nabarmendu da Asua.

Azken hautagaia beste akademiko bat da: Luis Ortega, Gaztela-Mantxako Unibertsitatean (UCLM) Administrazio Zuzenbideko katedraduna. Erkidego horretako Parlamentuak izendatu zuen, PSOEk proposatuta.

Hernando epaileak eta Perez de los Cobos, Adela Asua eta Ortega katedradunek Senatuak aukeratutako magistratuak ordezkatuko dituzte, izan ere, euren agintaldia duela hiru urte amaitu zen, 2007ko abenduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea