Politika -
Gipuzkoan
Auto lapurtu bat eta lehergaia aurkitu dute Villabonako lonja batean
Bertako armairu batean lehergaia eta lehergailuak egiteko materiala atzeman dute.
Erredakzioa
Guardia Zibilak ETAren Imanol taldeak lehergaiak eta lapurtutako kotxe bat gordetzeko erabiltzen zuen lonja bat aurkitu du Villabonan (Gipuzkoa), Poliziaren iturriek jakitera eman dutenez.
Lokala gaur goizean ETAko kide "legal" (fitxatu gabea) izatea egotzita atxilotutako hiru lagunekin lotu dute. Bertako armairu batean, lehergaia eta lehergailuak egiteko material ugari omen zegoen.
Polizia-talde horretako agenteek materiala lokaletik ateratzen eta akta jasotzen ari dira. Tramite hori bukatu arte ezin izango dugu jakin guztira zenbat kilo lehergai dauden, baina 50 inguru daudela uste dute.
Bestalde, 2001ean, Amezketan (Gipuzkoa) lapurtutako Renault 19 bat zegoen lokalean.