Politika -

Salaketa

Poliziak bere egoitzak eta buruzagiak zelatan dituela salatu du LABek

Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusiak jazarpenaren zergatiak galdetu dizkio Rodolfo Ares sailburuari. Jaurlaritzak abiatutako "errepresioaren goraldia" salatu ere egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABek salatu duenez, Ainhoa Etxaide idazkari orokorrak eta sindikatuko zuzendaritza taldeko beste kide batzuek Poliziaren jazarpena jasan dute azken egunotan. Poliziak egunak daramatza horien zelatan, eta zergatia eta helburua galdetu diote Herrizaingo sailburuari, Rodolfo Aresi.

Sindikatuaren arabera, polizia-taldeek LABen egoitza nagusiak "zelatatu eta kontrolatu egiten dituzte etengabe", idazkari nagusia "behatu egiten dute etengabe" eta zuzendaritzako kideak "behatu eta jazarri egiten dituzte".

Horren adibide, Gernikako akordioa garatzeko ekimen berriak zehazte aldera ezker abertzaleko ordezkariekin atzo izandako bilera bat aipatu dute. "Bilera sindikatuak hitzarmena sinatu zuten alderdiekin egin nahi duen bilera-txanda baten baitan kokatu du, eta poliziak bertan izan ziren", adierazi dute.

Horren harian, "Espainiako Estatuaren errepresioaren goraldia" salatu du Ainhoa Etxaidek zuzentzen duen sindikatuak, eta Ekin eta Askapenaren kontrako operazioak salatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea