Politika -

'Malaya' auzia

Isabel Pantoja epaitzea agindu du epaileak

Hain zuzen ere, dirua zuritzea eta funtzionarioak erostea leporatuta epaituko dute, Julian Muñozekin eta Mayte Zaldivarrekin batera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marbellako (Malaga) Instrukzioko bosgarren Epaitegiko epaileak Isabel Pantoja abeslaria, Julian Muñoz haren bikotekide ohia, Mayte Zaldivar azken horren emazte ohia eta beste zazpi pertsona epaitzea agindu du gaur, dirua zuritzea eta funtzionarioak erostea egotzita, ustezko delitu horiek ikertzen dituen Malaya auziko atalaren baitan.

Autoa irailaren 28an idatzi zuten eta, horretan, 3,6 milioi euroko fiantza ezarri diote Pantojari, epaiketaren ostean zigortzen badute Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak eskatutako diru-erantzukizuna ordainduko duela bermatzeko.

Marbellako alkate ohiak 7,4 milioi euro eman beharko ditu, eta Mayte Zaldibarrek 2,6.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea