Politika -

GBBren ekimena

EAJ, bakea eta erabakitzeko eskubidearen alde, 'Batu Gaitezen' testuan

Ezker abertzalea legeztatzea eta PSE eta PP bezala "euskal gizartearen borondatea errespetatzen ez dutenen aurrean" erreakzionatzea eskatzen dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako EAJk ''Batu Gaitezen'' herri-ekimena abian jarri du. Honekin, abertzaleen arteko batasuna, eta bakea lortu eta euskal gizarteak erabakitzeko duen eskubidea bultzatzeko helburuarekin. Hori guztia giza eskubideak oinarritzat hartuta.

Joseba Egibar EAJko GBBko presidenteak, Markel Olano ahaldun nagusia eta gipuzkoako beste hainbat kargu ondoan zituela, plataforma aurkeztu du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Bertan ''Batu Gaitezen: Bakea eta erabakitzeko eskubidea''.

Idatziaren arabera, Euskadik "atzerapen politikoa, ekonomikoa eta soziala izan du" PSE eta PPren Gobernuarekin eta "euskal gizartearen borondatea errespetatu ez, euskal nortasuna desegin eta garapen ekonomikoa eragotzi eta Espainiaren menpe jarri nahi gaituztenen aurka errekzionatzeko" eskatzen du.

Ezker abertzalearen legeztatzea

''Batu Gaitezen'' ekimenak, gainera, bakea lortzeko ETAk indarkeria uztea behar-beharrezkoa dela dio eta "bide demokratikoen aldeko apustua egiten duten proposamen politikoen" alde egitea oinarrizkoa dela gaineratzen du.

Gainera, Alderdien Legea bertan behera utzi eta ezker abertzalea legeztatzearen alde agertzen da "sistema demokratikoa indartu eta bakearen egonkortasuna laguntzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea