Politika -

U-12

Ultraeskuineko bi taldek istiluak eragin dituzte Bartzelonan

Bi talde neonazik borroka egin dute, elkarri aulkiak jaurtita. Polizia bat zauritu da.

Istiluak Bartzelonan
Istiluak Bartzelonan
U-12ko liskar batek Bartzelonako terraza bat suntsitu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ultraeskuineko bi taldek liskarrak eragin dituzte Bartzelonako erdigunean, Hispanitatearen manifestazioaren ondoren, elkarri aulkiak botatzen hasi baitira. Ondorioz, Zurich taberna ospetsuak itxi egin behar izan du, eta neonaziek terraza suntsitu diote.

Antza denez, borrokan parte hartu dutenak bi futbol taldetako zale erradikalak dira.

Bartzelonako Udalak jakinarazi duenez, udaltzain bat arin zauritu da, liskarren ondorioz.

Orotara, Esquadra Mossoek 25 pertsona identifikatu dituzte, borrokarekin lotura dutelakoan.

Gainera, 09:30ean, Mossoek beste 30 pertsona identifikatu dituzte eta debekatuta dauden hainbat arma eta bandera falangistak atzeman dizkiete.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Bartzelona albisteak Kataluniaren independentzia Espainia bideoak Albisteak Alderdi ultrakontserbadoreen azken ordukoa