Politika -

Manifestazioa Bilbon

Milaka pertsona giza eskubide eta eskubide politikoen alde, Bilbon

Manifestazioa 17:00ak aldera abiatu da Bilboko Casilla plazatik, 'Giza eskubideak, eskubide zibilak eta eskubide politikoak' leloa zeraman pankarta handi batekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamarka mila pertsona bildu dira Bilbon manifestazioen debekuaren kontra eta giza eskubideen eta eskubide zibil eta politikoen alde egiteko.

PSE-EEk eta PPk gogor kritikatu duten deialdiak esparru ezberdinetako erakunde abertzaleak bildu ditu: EAJ, EA, Aralar, EB, Alternatiba, Abertzaleen Batasuna (AB) eta legez kanpo dagoen ezker abertzalea alderdi politikoak; baita LAB eta ELA sindikatuak ere.

Manifestazioan "demokrazia eta askatasun osoko" egoera berri baten beharra azpimarratu dute. Era berean, Estatuari eta "oztopo egiten duen edozeini euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak errespetatzera" behartuko dituztela ohartarazi diete.

Ondoren, Adierazi EHren ordezkariak bukaerako idatzia irakurtzera gonbidatu dituzte manifestazioaren arduradunek; izan ere, irailaren 11n, Auzitegi Nazionalak protesta egitea bidegabe debekatu zien.

''Demokrazia eta askatasun osoko egoera berria''

Eider Rodriguez idazlea eta Ramon Agirre aktorea dira azken hitzaldia irakurri dutenak. Bertan euskal gizarteak "Euskal Herrian demokrazia eta askatasun osoko egoera berri bat behin-betiko ezartzeko ekimena" hartu duela adierazi dute.

Horrez gain, Adierazi EH hilabeteak lanean daramatza "partaide diren talde guztiak eskubideen errespetua nagusi den egoeran sartzeko, indarkeria, bazterketa eta inposiziorik gabe".

Orturzar, txistu artean

EAjren ordezkarietako bat, Andoni Ortuzar, txistu artean heldu da manifestazioaren pankarta zegoen lekura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea