Politika -

Katalunia

Rajoyri eman beharreko erantzuna adosteko bilerak Generalitatean

Kataluniako Exekutiboaren iturriek azaldu dutenez, ez da Generalitatearen ezohiko bilera; gainera, errekerimenduari astelehenean erantzungo diotela berretsi dute.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Carles Puigdemont bere gobernukideekin eta aholkulariekin bildu da

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Kataluniako presidentea Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen errekerimenduari eman beharreko erantzuna aztertzen ari da gaur Generalitateko jauregian, zenbait bileratan.

Generalitateko iturriek azaldu dutenez, Exekutiboko kontseilari batzuek hitzordua dute, baita JxSi eta CUPeko ordezkariek ere.

Kataluniako Exekutiboaren beste iturri batzuek zehaztu dutenez, ez da Generalitatearen ezohiko bilera; gainera, errekerimenduari astelehenean, epea bukatzen denean, erantzungo diotela berretsi dute.

Independentzia aldarrikatzeko eskaerak

Errekerimenduari erantzuteko independentzia aldarrikatzea eskatu diote Puigdemonti atzo eta gaur.

Parlamentua deitzeko eta independentzia aldarrikapenaren etetea bertan behera uzteko eskatu diote CUPek, ANCk eta Democratesek Generalitateko presidenteari. Nazioarteko bitartekaritza lortzeko bide bakarra dela argudiatu dute.

Bestalde, CUP eta ANC ?Kataluniako Gobernua zuzentzen? ari ez direla gogorarazi du Artur Mas Generalitateko presidente ohiak. Horregatik, eragile horien ?presioa? erlatibizatu du. Independentziaren nazioarteko aitorpena funtsezkoa dela gaineratu du Masek.

?Ez CUPek, ez ANCk, ezta beste erakunde batek ere ez du Kataluniako Gobernua zuzentzen?, azpimarratu du Masek TV3 telebistan. Presidente ohiaren hitzetan, ?gobernu eta presidente bat daude hartu beharreko erabakiak hartzeko?, nahiz eta ?presioak eta gomendioak? jaso.

Millo: 'CUPek, ANCk eta Omniumek 155.a nahi dute'

Enric Millo Espainiako Gobernuko ordezkariaren ahotan, CUPek, ANCk eta Omniumek Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzea nahi dute, horregatik Puigdemont presionatzen ari dira independentzia aldarrikatzeko.

?Nork nahi duen Katalunian 155.a aplikatzea? Aldebakarreko independentzia aldarrikatzeko Puigdemont presionatzen ari direnak. CUP, ANC eta Omnium 155.aren aplikazioa nahi duten bakarrak dira. Gainerakoek ez dute nahi, ez du inork nahi?, kritikatu du Radio 4 irratian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Rajoy albisteak Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua bideoak Espainia argazkiak Gaurko azken orduko albistea Pere Aragonès bideoak