Politika -
Zigorra
PSOEk espedientea egin dio Urizi txupina Otegiri dedikatzeagatik
PSNko zinegotziak txupina beste lau pertsonari ere eskaini zien, horien artean Odon Elortza Donostiako alkateari eta Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiari.
Erredakzioa
Jose Luis Uriz Atarrabiako zinegotziari alderditik kaleratzeko aukera ematen duen espedientea egitea erabaki du PSOEk. Urizek herriko jaietako txupina bota zuen larunbatean eta, beste batzuen artean, Arnaldo Otegi legez kanpoko ezker abertzaleko agintariari eskaini zion.
Txupinaren aurretik, Uriz komunikatu bat atera zuen txupina bost pertsonari dedikatzen ziela esanez; Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiari, Odon Elorza Donostiako alkateari, Tomas Gomez PSMko idazkari nagusiari eta Montse Tura PSCko zerrendako bigarren hautagaiari.
Komunikatu horretan, Urizek Otegiri egindako dedikatoria "urteetan egindako lanari esker, Batasuna bakearen bidetik eraman" duelako egiten ziola esaten duen.
Erreakzioak
Uxue Barkos Nafarroa Baiko diputatuak, Urizen azken helburua "bakea bultzatzea" zela azpimarratu du, eta zinegotziak emandako azalpenak "errespetu osoa" merezi duela gaineratu du.
Bestalde, Yolanda Barcina UPNko presidenteak txupina Arnaldo Otegiri eskaini behar ziotela jakin izan balu, ez litzatekeela jaien hasierako ekitaldira joango esan du.