Politika -

KATALUNIA

Eskoletan ez dela doktrinatzen esan dute Bartzelonako hezkuntza-ikuskariek

Bestalde, Espainiako Hezkuntza ministroak esan duenez, ez dute baztertzen auzibideetara jotzea, hainbat gurasok jarritako salaketak aintzat hartuta.

Clara Ponsati Kataluniako Hezkuntza kontseilaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Clara Ponsati Kataluniako Hezkuntza kontseilaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Clara Ponsati Kataluniako Hezkuntza kontseilaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako hezkuntza-ikuskariek oharra kaleratu dute, ikastetxeen inguruan zabaldu den polemika argitzeko. 37 kidek osatzen dute Bartzelonako ikuskatzaileen taldea, eta horietako batek, Jordi Cantallops ikuskariak, egindako salaketa batek harrotu ditu hautsak.

Cantallopsek esan zuenez, Bartzelonako eskoletan ikasleak doktrinatu egiten dituzte. Horren aurrean, gainerako ikuskatzaile guztiek izenpetu duten agiriak jasotzen duenez, baina, doktrinamenduaren inguruan zabaldutakoek ez dute ez hankarik eta ez bururik, eta Cantallopsen hitzen atzean "alderdikeria" dagoela uste dute.

Hala, 36 ikuskatzailek goitik behera ukatu dituzte euren lankideak hedabideen aurrean esandakoak.

"Bartzelonako ikastetxeek, publikoek zein pribatuek, arduraz eta konpromisoz lan egiten dutela ziurta dezakegu", esan dute.

Ikuskatzaileek gogora ekarri dutenez, ikastetxeen eta irakasleen jarduna gainbegiratzea eta baloratzea da euren egitekoa, eta, hala eskatzen zaienean, aholkularitza-zerbitzua ere ematen dute. Hezkuntza Kontseilaritzaren programak betetzen direla azaldu dute, eta maila akademikoan eta maila sozialean ikasleek irakaskuntza egokia jasotzen dutela gaineratu dute.

Mendez de Vigo: 'Auzibideetara jotzea ez dugu baztertzen'

Bien bitartean, Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak Kongresuko kontrol saioan esan duenez, Clara Ponsati Kataluniako Hezkuntza kontseilariari errekerimendua igorri zioten, Kataluniako hainbat ikastetxetan jasotako salaketen harian. Ministroak adierazi du salaketa horietan mehatxuak eta doktrinatze kasuak salatu zituztela hainbat gurasok, eta horiek argitzeko eskatu zioten kontseilariari.

Erantzunik jaso ezean, auzibideetara joko dutela ohartarazi du Mendez de Vigok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Albisteak Gaur Albisteak