Politika -
Elikadura Osasuntsurako plana
Palma olioa erabiltzeari uztea eskatu die Legebiltzarrak elikagai-enpresei
Gainera, Eusko Legebiltzarreko talde guztiek, PPk izan ezik, "osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen substantziak" argi adieraztea eskatu dute.
agentziak | erredakzioa
Eusko Legebiltzarrak palma olioa erabiltzeari uztea eskatu die elikagai-enpresei, substantzia hori "osasunerako arriskutsua" izan daitekeelako. Eskaera Osasun Batzordeak onartu du, EH Bilduk proposatuta.
Azkenik, Batzordeak talde guztiek onartutako ekimena onartu dute, PPk izan ezik, abstenitu baita. Ebazpenaren bidez, Legebiltzarrak Gobernu espainiarrari eta Jaurlaritzari "indartu dezala etiketatzean jasotako nutrizio eta osasun informazioa kontrolatzeko eta egiaztatzeko lana", ekoizpen katearen "egiazkotasuna" bermatzearren.
Gainera, "osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen substantziak, hala nola, palmondoaren olioa, dituzten produktuei buruz" informatzeko eskatu du Legebiltzarrak.
Bestalde, "Elikadura Osasuntsurako Plana" sustatzea eskatu diote Jaurlaritzari, elikadurarekin lotuta dauden gaixotasunen goranzko joera eteteko.
Osasun Batzordeak, halaber, palma olioa erabiltzen duten enpresei erabiltzeari uztea eskatu diete, baita produktuak modu argian etiketatzea ere.