Politika -

Katalunia

Milaka lagunek Sanchez eta Cuixart askatzeko eskatu dute Camp Noun

Bartzelonak asteazken gauean jokatutako partidan, ANC eta Omniumeko liderren aldeko oihuak egin zituzten. Klubak pankarta bat zabaldu zuen, baina, aipatutako erakundeen iritziz, ez zen nahikoa izan.

Bartzelonak zabaldutako pankarta, irudian.
Bartzelonak zabaldutako pankarta, irudian.
Bartzelonak zabaldutako pankarta, irudian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagunek eskatu zuten asteazken gauean, Bartzelonako Camp Nou futbol-zelaian, ANC eta Omnium Culturaleko lider Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart aske uztea. Bartzelonak eta Olinpiakos talde greziarrak Txapeldunen Ligako partida hasi aurretik, Sanchez eta Cuixarten aldeko oihuak egin zituzten, astelehen gauetik kartzelan baitaude biak. Halaber, Bartzelonak pankarta bat zabaldu zuen futbol-zelaiko harmailetan, ondorengo mezua hedatzeko: 'Diàleg, respecte, esport' ('Elkarrizketa, errespetua, kirola').

Pankartak zioenari, nolanahi ere, nahikoa ez zela iritzi zioten ANCk eta Omniumek. Bartzelonak bi erakunde horietako kideak gonbidatu zituen palkora, baina ez joatea erabaki zuten, eta beste bi pankarta erakutsi nahi zituztela jakinarazi zuten; klubak, baina, ez zien utzi, ANCk Twitterren esan zuenez:

Partidan, gainera, bi ikusle saiatu ziren zelaira irteten, 'Help Catalonia' ('Lagundu Kataluniari') goiburua zuen kamiseta soinean, baina partidaren segurtasunaz arduratzen ari ziren agenteek geldiarazi egin zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbol albisteak 2024 Kirolak Txapeldunen Liga Katalunia Berriak Politika Bartzelona albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Alderdi politikoak albisteak Gaurko azken ordukoa Kataluniako Hauteskundeak gaur