Politika -
Azaroaren 28an
Montillak hauteskundeak deitu ditu hirukoaren batasuna eskatuz
Azaroko hauteskundeen ostean izan daitezkeen itunak alde batera utzita, Kataluniako presidenteak hirukoari uko ez egiteko deia egin du.
Erredakzioa
Jose Montilla Generalitateko presidenteak hauteskundeak deitzeko dekretua sinatu du. Jakina zen bezala, azaroaren 28an izango dira. Kataluniako presidenteak hirukoari uko ez egiteko deia egin du eta bere agintaldiko lana "harrotasunez" aldarrikatu du.
Bihar Kataluniako aldizkari ofizialean argitaratuko dute, eta Parlamentua deseginda geratuko da.
Hauteskunde-kanpaina datorren hilaren 12an hasiko da Katalunian eta bi aste geroago jakingo da Montillak agintean jarraitu edo ordezkatu egingo duten.
Azaroko hauteskundeen ostean izan daitezkeen itunak alde batera utzita, Kataluniako Gobernuak egindako lana "harrotasunez eta gogoz defendatzeko" eskatu die Gobernuko kideei, eta "arrazoirik gabe eta modu bidegabean geure burua ez kritikatzeko".