Politika -

Katalunia

Anonymousek Auzitegi Konstituzionalaren webgunea blokeatu du

Espainiaren aurkako zibererasoen baitan burutu dute ekintza hau hackerrek, 'Operation Free Catalonia' lelopean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anonymous hacker taldeak Auzitegi Konstituzionalaren webgunea blokeatu du larunbat honetan. Espainiaren aurkako zibererasoen baitan burutu du ekintza hau, 'Operation Free Catalonia' lelopean. 11:30ean oraindik ez dute berriro martxan jartzea lortu.

Zerbitzuak ukatzeko erasotzat (DDoS) ezaguna den bidea erabili dute hackerrek webgunea erasotzeko. Sarbide eskaerak oinarritzen diren agindupekoa ataskatzen du, eta, ondorioz, blokeatu egiten da.

Segurtasun Nazionaleko Departamentuak (DNS) baietsi du Twitterreko kontuetan azaldutako mehatxu informatikoa; #OpCatalunya eta #FreeCatalunya traolak erabili dituzte. Halaber, azken asteotan Espainiako Estatuko hainbat orrialdek hainbat zibereraso izan dituztela azaldu du lelo horiekin.

Irailean, ustez taldeko kideek argitaratutako bideo batek Espainiako Gobernua "faxistatzat" jo zuen, eta Kataluniaren sezesioaren alde azaldu zen "autodeterminazio eskubide" bezala. Horrez gain, erreferenduma egiteko Rajoyren Gobernuaren ukapena “eskubide zibilak urratzea” dela nabarmendu zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea