Politika -

NAFARROA

Kontuen Ganbera: 'Bardeako Komunitateak gehiegizko gastuak egin ditu'

Nafarroako Kontuen Ganberak txostena egin du Bardeako Komunitateak 2010etik 2016ra jasotako diru publikoarekin egindako kudeaketaz. Hainbat arlotan, diru hori 'neurrigabe' erabili zela esan dute.

Nafarroako Parlamentuak eta Valtierra Udalak eskatuta egin da txostena. Argazkia: EFE.
Nafarroako Parlamentuak eta Valtierra Udalak eskatuta egin da txostena. Argazkia: EFE.
Nafarroako Parlamentuak eta Valtierra Udalak eskatuta egin da txostena. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bardeako Komunitateak 2010 eta 2016 urte artean jasotako diru publikoa nola kudeatu duen jaso du txosten batean Nafarroako Kontuen Auzitegiak, Foru Parlamentuak eta Valtierrako Udalak eskatuta.

Gaur ezagutzera eman den txostenak jasotzen duenez, aipatutako urte tarte horretan Bardeako Komunitateak protokolo eta bidaia gastuetara "diru publiko gehiegi" bideratu zuen. "Diru publikoaren kudeaketa ez zen zuzena eta zentzuzkoa izan", jaso dute kontu-ikuskapenean.

Kudeaketa ezegokia bidaia, protokolo, ordezkaritza eta bidaia gastuetan atzeman du Kontuen Auzitegiak. 2010etik 2016ra 342.000 euro inguru xahutu zituen Bardeako Komunitateak alor horietan. Kalte-ordain modura hautetsiei emandako diru-sariak, berriz, 560.000 eurorainokoak izan ziren. Horrez gain, txostenak jaso du protokolo eta ordezkaritza gastuetara bideratutako diru gehiena jatetxeetan, Eguberrietako oparietan eta jakietan gastatu zela, eta onuradunak Komunitatea osatzen duten elkarteetako ordezkariak izan zirela. Bidaiak ere egin zituzten, munduko hainbat natur parkeetara.

Beste alor batzuetan, aldiz, ez du kudeaketa ezegokirik atzeman ikuskaritzak; lanetan, zerbitzuetan edota hornidura gaietan dirua ondo kudeatu zela iritzi diote, ezarritako araudiak errespetatuz.

Geroa Bai eta EH Bildu

Unai Hualde Gero Baiko parlamentarioak esan duenez, Kontuen Ganberaren txosten honek "aspaldiko susmoak" baieztatu egin ditu, eta "argi erakutsi du dirua neurrigabe xahutu" dela erakunde horretan.

EH Bilduk, bere aldetik, Asun Olaetxea Kontuen Ganberako presidentearen agerraldia eskatu du Foru Parlamentuan, txostenaren xehetasunak agertzeko. Ezker abertzaleek koalizioaren iritzian, herritarrek finantzatutako erakunde publikoek urteetan egin duten "kudeaketa iluna salatu egin behar da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentuko albisteak