Politika -

Nafarroan

Bakearen alde lan egiteko eskatu die Zabaletak Gobernu eta alderdiei

"Bide politikoen eta demokratikoen bidez, eta pluraltasun politikoari zor zaion begirunez, erantzun positiboa" eman dezaten eskatu die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak "bakearen eta normalizazio politikoaren" alde, "bazterketarik gabe", lan egiteko eskatu die Nafarroako Gobernuari eta alderdi politiko nafarrei.

Helburu hori lortzeko "beharrezko ekarpenak egiteko eta elkarlana" eskatu die Zabaletak prentsaurreko batean.

"Bide politikoen eta demokratikoen bidez, eta pluraltasun politikoari zor zaion begirunez, erantzun positiboa" eman dezaten eskatu die.

"Kemenak piztu nahi ditugu, eta bake egoera ezberdin bat eta normaltasun politikoa lortu daitekeelako esperantza mahai gainean jarri nahi dugu", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea