Politika -

Urtea bukatu baino lehen

Jaurlaritzaren kontratuak kontsultatu ahal izango dituzte herritarrek

Iragarpena Patxi Lopez lehendakariak egin du 'Politika 2.0& Open Government' jardunaldietan, Gasteizen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Kontratazioen Erregistro Publikoa urtea bukatu baino lehen martxan izango dela iragarri du gaur Patxi Lopez lehendakariak. Gasteizko Exekutiboak enpresekin sinatutako kontratuak begiratu ahal izango dituzte herritarrek tresna horren bidez, "tartean irakurketa partzialik izan gabe".

Lopez lehendakariak ''Politika 2.0&' || 'amp; Open Government'' jardunaldietan parte hartu du Gasteizen. Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailea eta Patxi Lazcoz Gasteizko alkatea bertan izan dira.

Gobernua bultzatzen ari den Interneteko tresnetariko bat da Erregistro Publikoa, lehendakariaren hitzetan, bere kudeaketaren gardentasuna areagotzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Irekia ataria adibide gisa jarri du lehendakariak, izan ere, administrazio publikoko datuak ikustea ahalbidetzen du zerbitzuak, inolako mugarik gabe (pribatutasuna, segurtasuna edo jabegoa). Enpresek lizitazio datuak eta EAEko erakundeen erregistroak aldez aurretik ezagutu ditzakete.

Ekimen guzti hauek "anbizio handiko" egitasmo baten parte direla azaldu du Lopezek. Gobernuak administrazioaren erreforma "serio eta sakona" egin nahi du XXI. mendera egokitzeko eta herritarren zerbitzua hobetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea