Politika -

Atxiloketa

ETAko ustezko bi kide atxilotu ditu Guardia Zibilak Alemanian

Guardia Zibilak Alemaniako Poliziarekin elkarlanean atxilotu ditu Mikel Barrios eta Iñigo Gulina.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko ustezko bi kide, Mikel Barrios eta Iñigo Gulina, atxilotu ditu Guardia Zibilak Alemanian, bertako poliziarekin batera elkarlanean burutu duen polizia operazioan. Espainiako Barne Ministerioaren arabera, talde armatuaren egitura klandestinoaren aurkako operazioa da.

Gaur goizean egin dituzte atxiloketak, Bundeskriminalamt eta Berlingo Poliziarekin batera, 'Exodus' operazioaren baitan.

Ministerioko iturrietatik jakitera eman dutenez, dokumentuak faltsutzeaz arduratzen zirela uste dute, eta aztertzen ari dira armagabetzeko prozesuan arte hartu zuten ala ez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA gaur