Politika -

Kataluniaren independentzia

Emozioa eta ospakizunak Sant Jaume plazan, independentzia deklaratu ostean

Milaka pertsona bertaratu dira independentzia aldarrikapena ospatzeko.

Milaka lagunek independentzia aldarrikapena ospatu dute Sant Jaume plazan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsonak (6.000, Udaltzaingoaren arabera) bat-bateko elkarretaratzea egin dute Bartzelonako Sant Jaume plazan, Generalitatearen aurrean, Kataluniaren independentzia aldarrikapena ospatzeko.

Askok esteladak eta independentziaren aldeko kartelak dituzte eskuan.

Hasieran, manifestarik Ciutadella parkean elkartu dira, Parlamentuaren aurrean, barruko saioa hiru pantaila erraldoitan jarraitzeko. Ondoren, Sant Jaume plaza abiatu dira.

Independentzia aldarrikatuta, Parlamentuaren inguruan bilduta zeuden milaka herritarren artean poza eta emozioa nagusitu dira.

Osoko bilkura pantaila erraldoi baten bidez jarraitu dute. Baietzaren aldeko boto bakoitza pozik hartu dute; kontrako botoak, berriz, dezepzioz.

Bozketaren emaitza jakinarazi dutenean lehertu da poza. Kataluniaren eta independentziaren aldeko oihuak izan dira, besarkadak eta emozioz beteriko malkoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Berriak Politika Bartzelona albisteak Kataluniaren independentzia Albisteak