Politika -

Podemos Katalunia

Antikapitalistak 'politikoki Podemosetik kanpo' daudela esan du Iglesiasek

Podemosen Herritarren kontseiluak Dante Fachin kargugabetu du atzo korronte Antikapitalistak independentziaren alde egindako adierazpenengatik.

Pablo Iglesias adierazpenak egiten. Argazkia: Efe.
Pablo Iglesias adierazpenak egiten. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antikapitalisten korronteak, atzo ohar batean, Kataluniako Errepublika aitortu ostean, gaur,  adierazpen hori "politikoki Podemosetik kanpo" dagoela esan du Pablo Iglesias alderdiko idazkari nagusiak, Kataluniako egoera aztertzeko alderdi moreak gaurko deitu duen bilera hasi aurretik.

Albano Dante Fachin Podemos Kataluniako idazkari nagusiaren eta gidaritzako beste kide batzuen adierazpenek "urduritasuna eta alarma piztu" dute alderdi morean, Antikapitalistek ez baitituzte baztertzen aliantzak independentistekin, eta Iglesiasen hitzetan, "alderdiak ez du aukera hori jasotzen".

Hori dela eta,  Herritarren kontseiluak Dante Fachin kargugabetu eta galdeketa bat deitu du, abenduaren 21eko hauteskundeetan, nor aurkeztu behar den militanteek erabaki dezaten.

Antikapitalistak politikoki Podemosetik kanpo egoteak zer esan nahi duen kazetariek galdetuta, "hori alderdiaren zuzendaritzak eta azken batean militanteek erabaki beharko duten kondua dela" esan du Iglesiasek; militanteak izango baitira abenduko hauteskundeetan "nortzuk eta norekin aurkeztuko diren erabakiko dutenak.

Hala ere, Podemosen bigarren Herritarren Batzarrean (Vistalegre II) "nazio aniztasunaren aldeko" eta "independentismoen kontrako" apustua egin zutela adierazi du Iglesiasek, eta ildo horretan, Podemosek jarrera independentistak zilegitzat ematen dituela, baina ez dituela aitortzen esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Kataluniako erreferenduma gaur Pablo Iglesias Alderdi politikoak Gaurko azken ordukoa