Politika -

Belgikan atxilotua

ANk Zengotitabengoa aske utzi du, 30.000 euro ordainduta

Luis Barroso fiskalak ez du froga zantzu nahikorik topatu behin-behineko espetxealdia eskatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Maria Zengotitabengoa Fernandez ETAko ustezko kideak (Ostenden -Belgika- atxilotu zuten abuztuaren 21ean, Portugalera lehergaiak eraman zituelakoan) Soto del Realeko kartzela (Madril) utzi zuen atzo, osteguna, 30.000 euroko bermea ordainduta, kartzelako arduradunek zabaldu dutenez.

Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik pasa egin zen Zengotitabengoa, Belgikak ETAko ustezko kidea espainiaratu ondoren, auzitegi horrek eskatutako atxilotzeko eta emateko agindua jarraituta.

Auzitegietatik emandako hainbat informazioren arabera, Luis Barroso fiskalak behin-behineko espetxealdia eskatzeko froga zantzu nahikorik topatu ez duelako hartu du atxilotua askatzeko erabakia Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegi Zentraleko (2010eko hasieran ETAk Portugalera egindako lehergai garraioa ikertzen du) epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea