Politika -

Urriaren 30erako deituta

PPk torturaren kontrako manifestazioa debekatzea eskatu du

Carlos Urquijok neurriak hartzeko deia egin dio Eusko Jaurlaritzari, izan ere, 'popularrentzat', martxa horrek Segurtasun Indarrek ETAren kontra egiten duten lana zalantzan jartzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularrak amnistiaren aldeko taldeek urriaren 30erako Donostian antolatutako manifestazioa debekatzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Horretarako arrazoia, PPren ustez, "erradikalek" Poliziak ETAren aurka egiten duen lana zalantzan jartzeko saioa bertan behera uztea da.

Komunikatu baten bitartez, Carlos Urquijo PPko legebiltzarkideak "talde erradikalek Estatuko Segurtasun Indarren kontra egin nahi duten kanpaina isiltzea" eskatu dio Herrizaingo Sailari.

Urquijoren ustez, "Jaurlaritzak ekintza gaitzesgarri bat sarritan erabiltzen dela dioen manifestazioa ez debekatzea ez litzateke ulergarria izango".

PPko ordezkariak, gainera, Rodolfo Ares Barne sailburuari galdera bat egin dio: ea Ertzaintzak aipatutako manifestazioaren berri duen eta martxa hori gerturik jarraitzeko asmoa duen, izan ere "antolatzailea legez kanpoko talde bat da eta Ertzaintza eta Segurtasun Indarrei delitu oso larria leporatzen die".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea