Politika -
Podemos Euskadi
Pintaketak egin dituzte Podemos Euskadik Gasteizen duen egoitzan
"Tolerantziarik eza justifikaezina" dela salatu du alderdi moreak, eta "ideiak irain eta frontismo barik defendatu" behar direla nabarmendu. Besteak beste, "Katalunia Espainia da" idatzi dute.
Agentziak | Erredakzioa
Pintaketak egin dituzte bart Podemos Euskadik Gasteizen duen egoitzan. "Katalunia Espainia da", "nazkagarriak" eta "udal zabortegia" mezuak idatzi dituzte.
Alderdi moreak sare sozialen bidez salatu ditu "tolerantziarik gabeko ekintza justifikaezin horiek". Podemos Euskadiren iritzian, horrelakoek "benetako eztabaida desbideratzen dute". "Ideiak frontismorik eta irainik gabe defendatu behar dira", nabarmendu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea