Politika -
Auzitegi Nazionalean
Otegi azaroaren 11n epaituko dute, Anoetako ekitaldiagatik
Batasuneko bozeramaile ohiarekin batera, Joseba Permach eta Joseba Alvarez epaituko dituzte, legez kanpo utzitako alderdiak 2004an Anoetako belodromoan egin zuen mitinean parte hartzeagatik.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak azaroaren 11n epaituko ditu Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia, eta Joseba Permach eta Joseba Alvarez Mahai Nazionaleko kide ohiak, legez kanpo utzitako alderdiak 2004ko azaroaren 14an Anoetako belodromoan (Donostia) egindako mitinean parte hartzeagatik.
Fiskaltzak urte eta erdiko kartzela zigorra eta 12 hilabeteko inhabilitazioa eskatu ditu hirurentzat, terrorismoa gorestea leporatuta. Ermuko Foruak, herri-salaketak, bost urteko kartzela zigorra eskatu du.
Aralarrek akusatuak askatzeko eskatu du, “politika egiteak ez baitu delitu izan behar”.