Politika -

Hauteskundeak Katalunian

Erreferendum adostua programan sartzea proposatu die En Comú-Podemek independentistei

Catalunya En Comú-Podem alderdiaren esanetan, "adostutako erreferenduma utziezina da".

Xavier Domènech, Catalunya En Comú-Podemeko hautagaia. Argazkia: EFE
Xavier Domènech, Catalunya En Comú-Podemeko hautagaia. Argazkia: EFE
Xavier Domènech, Catalunya En Comú-Podemeko hautagaia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduan izango diren Kataluniako hauteskundeei begira, "adostutako erreferenduma" hauteskunde-programan sartzea proposatu die Elisenda Alamany Catalunya En Comú-Podemeko alderdikideak Kataluniako alderdi independentistei, hala nola ERCri, JuntsXCati eta CUPi.

"Utziezina da adostutako erreferenduma, ez Catalunya En Comú-Podemek esan duelako, Kataluniako gehiengo batek hala diolako baizik, baita PSCren, Csen eta PPren jarraitzaileen artean ere", esan du Alamanyk Europa Pressi eskainitako elkarrizketa batean.

Aurretik hauteskunde-programa guztietan bi auzi sartzea proposatu zien En Comú-Podemek: 155. artikuluaren baliogabetzea eta espetxeratutako kontseilari ohiak eta buruzagi independentistak aske uzteko eskaera. Orain, hirugarren proposamena helarazi die, Espainiako Estatuaren eta Generalitatearen artean adostutako erreferenduma, hain zuzen ere.

Alamanyk azaldu duenez, independentismoaren aldebakartasunak "porrot egin duen estrategia ekarri du", azken egunotan buruzagi independentistek hala aitortu duten bezala. "18 hilabete hauetan sinbolikoki asko egin dugu aurrera (Errepublikaren aitorpena), baina autogobernuari dagokionez, azken 40 urtetan lortutakoarekin atzera egin dugu", Espainiako Gobernuak ezarritako 155. artikuluari aipamena eginda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika Kataluniako erreferenduma gaur Alderdi politikoak Gaurko azken ordukoa Kataluniako Hauteskundeak gaur