Politika -

Hauteskundeak Katalunian

'Mokoka' ez ibiltzeko eskatu die Marotok PPri, Ciudadanosi eta PSCri

Kataluniako alderdien artean "alternatiba eraikitzera" deitu du PPren Gizarte- eta Sektore-Politikarako idazkariordeak.

Euskadiko PPren buruzagiak. Argazkia: EFE
Euskadiko PPren buruzagiak. Argazkia: EFE
Euskadiko PPren buruzagiak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako alderdien artean "alternatiba eraikitzera" deitu du Javier Maroto PPren Gizarte- eta Sektore-Politikarako idazkariordeak, eta hauteskunde-kanpaina bitartean "mokoka ez ibiltzeko" eskatu die Alderdi Popularrari berari, Ciudadanosi eta Kataluniako Alderdi Sozialistari.

Euskadiko PPren kargudun publikoen batzarraren itxiera-ekitaldian Marotok esan duenez, beharrezkoa da "Kataluniako herriaren duintasuna berreskuratzea", hori dela eta, herritarrek guztiek bozkatu behar dute datorren abenduaren 21ean, PPk ohar baten bidez adierazi duenez.

Marotoren hitzetan, "azken hilabeteetan langabezia bikoiztea eragin duen Gobernu arduragabea izan du" Kataluniak, eta Carles Puigdemont presidenteari aipamena eginda, esan du: "Gu ere Belgikara goaz, baina ez Espainia iraintzera, Sendagaien Europako Agentziaren egoitza Bartzelonak lortu dezan baizik".

Marotoren aburuz, Marta Rovirak esandako adierazpenak "gezurrak dira. Espainiar Estatua ez ezagutzetik dator hori; Nuria Gisperteko gorentasunetik Roviraren maltzurtasunera goaz", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Berriak Politika Kataluniako erreferenduma Alderdi politikoak bideoak Euskadiko PP berriak Gaurko azken orduko albistea Kataluniako Hauteskundeak gaur