Politika -
Katalunia
Kataluniako Gobernuari babesa ematea leporatu dio Marotok Urkulluri
Halaber, "erantzukizunera itzultzea" eta "haustura aireetatik" ez kutsatzea eskatu dio.
Agentziak | Erredakzioa
Javier Maroto PPko Politika Sozial eta Sektorialeko idazkariordeak Iñigo Urkullu lehendakariari "demokraziari kolpea ematen ari zaion" Kataluniako Gobernuari babesa ematea leporatu dio. Halaber, "Euskadiren egonkortasuna arriskuan" jartzea deitoratu du. "Erantzukizunera itzultzea" eta "haustura aireetatik" ez kutsatzea eskatu dio.
Donostiako Kursaalen egindako ekitaldian, Alfonso Alonso PPko Euskadiko buruarekin eta Borja Semper PPko Gipuzkoako buruarekin batera, Marotok "egokitzat" jo ditu larunbat honetan Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak iragarritako neurriak, Konstituzioko 155. artikulua ezartzeko. Halaber, "unea eta gauzak egiteko modua" goraipatu ditu, "batasuna" lortu duenean, gaineratu du.
Horren haritik, Marotoren hitzetan, "demokrazia errespetatzea, askatasuna irabaztea eta bizikidetzaren baloreak berrezartzea esan nahi dute, orain arte buruzagien aldetik galdu egin zirelako", hori dela eta, Rajoyren babesa eskatu du 155. artikulua ezartzean.
Marotoren ustez, egunotan "oso une aztoratuak izan dira", besteak beste, larunbat honetan, Kataluniarentzako Espainiaren Gobernuaren proposamena ezagutu ostean, "oilo ipurdia jartzen duten erantzunak izan direlako". Carles Puigdemont, Oriol Junqueras, Pablo Iglesias eta Ada Colauren adierazpenez hitz egin du.