Politika -

HAUTESKUNDEAK KATALUNIAN

Mazaren heriotza, Kataluniako kanpainaurreko ekitaldietan hizpide

Alderdi popularra, sozialistak eta Ciudadanos egunero ekitaldiak egiten ari dira kanpaina aurre honetan. Bien bitartean, independentistak ez dira hasi ere egin.

Epaitegietara eramango du PPk Mazaren heriotzaren inguruko txio polemikoa

1:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiaren heriotza Kataluniako kanpainaurreko ekitaldietan sartu da gaur, PPren eskutik.

Xavier Garcia Albiolek goraipatu egin du Mazak independentistak kargutik kentzeko egindako lana. Xavier Garcia Albiol hautagaiak esan duenez, "kartzela utzi ahal izango dute soilik Konstituzioari men egiten dioten politikariek, zuzenbide Estatua errespetatzeko prest daudenek eta 155. artikulua onartzen dutenek".

Alderdi popularraz gain, Ciudadanosek eta Alderdi sozialistak ere ekitaldiak izan dituzte. Miquel Iceta PSCko hautagaiak esan duenez, bere hautagaitzarekin azken urteetan Kataluniako gizartean sortu diren "zauriak eta zuloak josi" nahi ditu. Bere iritziz, azken legegintzaldi hau Trantsiziotik bizi izan duten okerrena izan da Kataluniako parlamentuan, eta egoera horri buelta emateko deia egin du "anaitasun izpiritu batekin, ez kontuak eskatzeko, azken urteetako akatsak gainditzeko baizik".

Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak, berriz, Espainiarako proiektu komun bat izatearen garrantzia nabarmendu du, independentziarekin eta "nazionalismoaren ideia iraungituarekin amaitzeko". Prozesu horrekin bukatzeko gertu daudela esan du eta hautetsontzietan irabaz dezaketela: "prest gaude bakean bizitzen utziko gaituen gehiengo parlamentario bat osatzeko, gehiago seinalatu ez gaitzaten. Katalunia berria nazionalismorik gabeko Katalunia da".

Alderdi independentistek, ordea, ez dute ekitaldi bat bera ere egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Ciudadanosi buruzko albisteak Eguneko albisteak Albert Rivera berriak