Politika -
Madril
Mazaren aldeko hil kapera ireki dute Estatuko Fiskaltza Nagusiaren egoitzan
Hileta elizkizuna ostegun arratsaldean egingo dute, Madrilen. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia omenaldia prestatzen ari da, Maza Goreneko kide izan zelako 2002az geroztik.
agentziak | erredakzioa
Estatuko Fiskaltza Nagusiaren egoitzak, Madrilgo Fortuny kalean, Jose Manuel Maza fiskal nagusiaren aldeko hil kapera hartuko du gaur, asteartea. 09:00etan zabaldu eta 18:00etan itxiko dute. Maza aurreko larunbatean hil zen, Buenos Airesen (Argentina), giltzurrunetako infekzio batek jota.
Hileta elizkizuna ostegunean, hilak 23, egingo dute 20:15ean, Madrileko Santa Barbara Elizan.
Hala adierazi du Fiskaltza Nagusiak, Kontseilu Fiskaleko bokalek "samina eta tristura" adierazi ostean, Mazaren ezusteko heriotzagatik. Maza demokrazian kargu horretan egonda hil den lehena izan da.
Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia Mazaren aldeko omenaldia prestatzen ari da, erakundearen presidenteak aurreko igandean esan zuenez, 2002az geroztik, fiskalaren kargua izan arte, Auzitegi Goreneko Zigor Arloko kide izan zelako. Mazak Gorenera itzultzeko asmoa zuen, fiskal nagusi izateari utzi ondoren.