Politika -
Ika-mika
Blancok Ferran esplotatzaile deitu, eta honek Blanco 'ezgai'
Ministro sozialistak "gutxi lan eginez asko irabaztea" leporatu dio Diaz Ferrani, eta CEOEko egintariak, bitartean, bost milioi langabe sortaraztearen errua bota dio Blancoren gobernuari.
Erredakzioa
Jose Blanco Sustapen ministroa eta Gerardo Diaz Ferran CEOEko presidentea ahozko ika-mika batean murgildu dira Diaz Ferranek duela egun batzuk krisiari irtenbidea emateko bide bakarra "lan gehiago eta gutxiago kobratzea" zela esan zuenetik.
Alderdi sozialistak Nafarroan egindako ekitaldi batean, Blancok Ferranen adierazpen horiei erantzun die Ferran bera "ez dela gehiago lan egin eta gutxiago kobratzearen adibiderik onena" esanez.
Ministroaren hitzetan, "Ferranek, hain zuzen, diru asko irabazi du gutxi lan eginez eta langile asko esplotatuz edo kalean utziz".
Ferranen erantzuna handik gutxira iritsi da; Blancori bere adierazpenetan kezkatu beharrean, Gobernuaren kudeaketaz kezkatzeko esan dio, izan ere gobernu horren "ezgaitasuna eta eragin falta dira Espainian bost milioi langabeen errudunak".