Politika -
Alderdien Legea
Legez kanpoko alderdietako karguek 15 egun izango dute ETA gaitzesteko
PSOEk eta PPk bultzatutako neurria da gaur aurkeztu dutena. EAJk eta Izquierda Unidak aurka bozkatuko dute, eta CIUk ez du bere iritzia oraindik adierazi.
Erredakzioa
Legez kanpo utzitako alderdietako karguek 15 eguneko epea izango dute indarkeria gaitzesteko. "Borondatezko" eta "zalantzaezineko" dokumentua sinatu beharko dute hautetsiek. Modu honetan, ANVrekin gertatutakoa ez errepikatzea bilatuko du Gobernuak (nahiz eta legez kanpo egon, hainbat udaletan hautetsiak ditu alderdi honek).
PSOEk eta PPk bultzatutako neurria da gaur aurkeztu dutena. EAJk eta Izquierda Unidak aurka bozkatuko dute, eta CIUk ez du bere iritzia oraindik adierazi.
Ekimen honen bitartez, "ETAren inguruko hautetsiek" jarraitu ditzaketen bideak "zapuztea" nahi dute, Txiki Benegas (PSOE) eta Jose Antonio Bermudez de Castro (PP) diputatuek azaldutakoaren arabera.
Alderdi bien proposamena presako prozeduraz bideratuko da, baldin eta Kongresuko Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartzen badu.Hori horrela bada, araua 2011ko maiatzeko udal hauteskundeak baino lehen indarrean egongo litzateke. Hori da hain zuzen PPk eta PSOEk lortu nahi dutena; Batasunarekin edo ETArekin lotura duen hautesleen federazio, alderdi edo koalizio bakar bat ere hauteskundeetara ez aurkeztea.
Gainera, baliteke hautagai-zerrendak bertan kanpo uzteko helegiteen aurkezpena hauteskunde-kanpainara arte luzatzea.Gaurtik aurrera, beraz, Estatuko Abokatutzak eta Fiskaltzak hautagai-zerrendak legez kanpo uzteko eskaria egin dezakete. Hauteskunde egunean hasi eta hautesleak jakinarazi arte aurkeztu dezakete idazki hori.