Politika -

Katalunia

Puigdemont: 'Katalanek erabaki beharko lukete EBn jarraitu ala ez'

Batasunaren eta euroaren aldekoa bada ere, gaur egungo EBn "gutxi batzuek agintzen dute, gero eta zalantzagarriago diren interes ekonomikoei lotutakoak".

Puigdemont, JuntsxCat alderdiko hautagaiekin, asteburu honetan. EFE
Carles Puigdemont Bruselan. EFE
Puigdemont, JuntsxCat alderdiko hautagaiekin, asteburu honetan. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont presidente eta JuntsxCat alderdiko hautagaiaren hitzetan, "katalanek erabaki beharko lukete Europar Batasun honetan jarraitu eta zein baldintzatan egin nahi duten".

Europar Batasunaren eta euroaren aldekoa dela azpimarratu du Puigdemontek 1Kan Israelgo telebista kate publikoari eskainitako elkarrizketa batean, baina aldatu beharra dagoela zehaztu du. Izan ere, bere ustez, "herrialde dekadente eta zaharkitu batzuen kluba" da gaur egun.

Buruzagi katalanaren aburuz, EBn "gutxi batzuek agintzen dute, gero eta zalantzagarriagoak diren interes ekonomikoei lotutakoak".

"Ezin dugu pentsatu boteretsuenei EBn jarraitzea interesatzen zaielako herriak hori inongo kritika barik onartuko duela", ohartarazi du.

Elkarrizketaren une horretan Kataluniak EBtik irten behar ote duen galdetu diote Puigdemonti, eta honakoa erantzun du: "Espainolek eta europarrek ez dute zalantzarik, behin eta berriz esan dute EBtik kanpo geratuko garela, baina erabaki hori Kataluniako herritarrek hartu behar dute".

Europako gainerako herritarrei egin beharreko itauna badela azpimarratu du Puigdemontek: "Nahi al dute EBn jarraitu? Zein baldintzatan? Ikusteke dago zer dioten katalanek".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Berriak Politika Europar Batasuna Kataluniaren independentzia Europako herrialdei buruzko albisteak Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Kataluniako hauteskundeak Pere Aragonès