Politika -
Elkarrizketaren harira
Patxi López: 'ETAk ez duela aurrera egiten utzi du Otegik agerian'
Ezker abertzaleko bozeramaileak egin duen azken elkarrizketa "interesgarria da, erantzuten dituen galderengatik eta erantzuten ez dituenengatik", Patxi Lopezen hitzetan.
Erredakzioa
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko bozeramaileak egin duen azken elkarrizketa "interesgarria da, erantzuten dituen galderengatik eta erantzuten ez dituenengatik", adierazi du Patxi Lopez lehendakariak. "Erantzuten duenean, mundu horretan inoiz entzundako gauzak ikusi ditugu segur aski, politika egiteko bidean direla aditzera ematen du, baina erantzuten ez dituen galderetan, ETAk aurrera egiten ez duela ikusten da, berdinetan dago", azaldu du lehendakriak.
ETA "inoiz baino ahulago egotea" eta ezker abertzalearen mugimenduak politika "oso eragingarri" baten ondorio direla "ulertu behar" dela ohartarazi du Lopezek. "Irmotasun demokratikoa eta zero tolerantzia indarkeriaren aurrean, eta Batasunari eskaera demokratikoa areagotzea" izan da politika hori, agintariaren ahotan.
Bestalde, 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruan Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentearekin lortutako akordioarekin EAJk "puntu bat lortu" duela onartu lehendakariak.
"Legealdirako Gobernuak egonkortasuna lortu duela kontziente da mundu guztia, gehiengoa du, eta EAJk puntu bat lortu du. Hori egi osoa da eta mundu guztiak berdina uste du, non dago okerra?, nik uste dut inon ez dagoela", esan du. Gobernu batek egonkortasuna eta Espainian aurrekontuak izatea "ez da txarra", erantsi du.