Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Batasuneko Iparraldeko bi bozeramaile ohik 18 hilabeteko kartzela-zigorra onartu dute

04/08 sumarioko beste 35 auzipetuekin lorturiko akordioa aplikatu diete Xabier Larralde eta Jean Claude Aguerreri. Horiei guztiei, Batasuna berriro eraiki nahi izatea leporatzen zieten.

Xabi Larralde eta Jean-Claude Aguerre Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE
Xabi Larralde eta Jean-Claude Aguerre Auzitegi Nazionalean.
Xabi Larralde eta Jean-Claude Aguerre Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean Claude Aguerre eta Xabier Larralde Batasuneko Iparraldeko bozeramaile ohiek 18 hilabeteko kartzela-zigorra onartu dute gaur Auzitegi Nazionalean egin den ahozko epaiketan.

Auzitegi Nazionalak Jean Claude Aguerre eta Xabier Larralde Iparraldeko Batasuneko bi bozeramaile ohiak epaitu ditu, Batasuna berriro eraiki nahi izatea eta ETAko kide izatea leporatuta. Fiskaltzak zazpina urteko zigorra eskatu du.

04/08 sumarioaren baitan, ezker abertzaleko beste 35 kide epaitu zituzten 2015ean eta 2016an, tartean, Pernando Barrena edo Juan Jose Petrikorena.

Aurreko epaiketan, Fiskaltzak 10na urteko espetxe-zigorra eskatu zuen ezker abertzaleko 35 kiderentzat. Azkenean, ordea, Fiskaltzarekin, AVT Terrorismoaren Biktimen Elkartearekin eta Dignidad y Justicia elkarteekin akordioa lortu zuten, eta kartzela saihestu ahal izan zuten. Akusatuek euren jarduera legez kanpokoa zela onartu, eta indarkeriarik ez zutela inoiz erabiliko hitz eman zuten.

Larraldek eta Aguerrek 04/08 sumarioko gainerako 35 auzipetuek erabilitako bidea baliatu dute eta, beraz, akordio bera aplikatu diete.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Berriak Politika Iparraldea berriak Epaiketak argazkiak Gaurko azken orduko albistea