Politika -

AGIRIA

Presoak hurbiltzea Euskal Herriaren erronka nagusietako bat dela esan du ETAk

Iratxe Sorzabal eta David Pla ez dira erakundearen mintzakide izango aurreratzean, Garan argitaratutako agirian ETAk jakitera eman duenez.

Presoen eskubideen alde, Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EiTB.
Presoen eskubideen alde, Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EiTB.
Presoen eskubideen alde, Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriak datozen hilabeteetan eta urteetan izango dituen erronka nagusien artean euskal presoak hurbiltzea egongo dela esan du ETAk.

Bakearen artisauek datorren larunbaterako, abenduak 9, Parisen deitu duten manifestazioaren atarian, Gara egunkarian agiria argitaratu du ETAk. Presoen eskubideen defentsan egingo da mobilizazioa Frantziako hiriburuan.

Idatzian ETAk jakitera eman duenez, Iratxe Sorzabal eta David Pla ez dira erakundearen mintzakide izango aurreratzean. EPPK-ko bozeramaile izendatu berri dituzte Pla eta Sorzabal, beste sei kiderekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak bideoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Albisteak