Politika -
Rajoyren hitzetan
'Espainiak hauteskundeak aurreratzea behar du, ez Gobernua aldatzea'
PPko presidentearen hitzetan, ez da nahikoa "musikariak" aldatzearekin, "orkestrako zuzendaria eta partitura" ez badira aldatzen.
Erredakzioa
Mariano Rajoyren hitzetan, une honetan Espainiak ez ditu Gobernua aldaketarik behar. Ildo horretan, PPko presidenteak hauteskunde orokorrak aurreratu behar direla esan du; izan ere, ez da nahikoa "musikariak" aldatzearekin, "orkestrako zuzendaria eta partitura" ez badira aldatzen.
Rajoyk Gobernuak egindako aldaketei buruz hitz egin du Kongresuan; bertan, zorte ona desiratu die sartu eta atera berri diren ministroei.
Dena den, Zapaterok hauteskundeak aurreratuko zituela entzutea nahigo izango zuela esan du Rajoyk.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak adierazi du "agintaldia indartsu amaitzeko" komenigarria iruditu zaiola Gobernuan aldaketak egitea. "Espainian eta Espainiatik kanpo beharrezkoa den konfiantza sustatuko d", Zapateroren esanetan.