Politika -

HERIOTZA

Manuel Marin hil da, Diputatuen Kongresuko presidente ohia

68 urterekin hil da, gaixotasun luze baten ondoren. Espainiaren sarrera Europar Batasunean negoziatu zuen. Halaber, Europako Batzordeko presidenteordea izan zen.

Manuel Marin. Argazkia: EFE
Manuel Marin. Argazkia: EFE
Manuel Marin. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Marin politikari sozialista hil da gaur 68 urterekin, gaixotasun luze baten ondorioz. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente zen garaian Diputatuen Kongresuko presidente izan zen. Aurretik, Europako Batzordeko presidenteordea ere izan zen.

Estatu idazkari zen garaian, Espainia Europar Batasunean sartzeko negoziazioen buru izan zen. Espainiak 1985eko ekainaren 12an sinatu zuen Europar Batasunera batzeko ituna.

Kongresuko iturriek EFE albiste agentziari adierazi diotenez, bihartik aurrera Diputatuen Kongresuan jarriko dute Manuel Marinen hil kapera, haren familiak eskaera onartu ostean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Berriak Politika Albisteak PSOE Europar Batasuna Alderdi politikoak albisteak Gaurko azken orduko albistea