Politika -

Erroman

Europa mailako 'zuzentarau argigarria' eskatu du Urkulluk, kontsultak ahalbidetzeko

Lehendakariak Europako Alderdi Demokrataren Kontseiluan hartu du parte Erroman, EAJren ordezkaritzarekin.

Andoni Ortuzar eta Iñigo Urkullu Erroman. EiTB
Andoni Ortuzar eta Iñigo Urkullu Erroman. EiTB
Estaturik gabeko nazioen presentzia aldarrikatu du Iñigo Urkulluk Erroman

1:02

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Proiektu europarrarekin bat egiten duten estaturik gabeko nazioetako (Euskadi, kasu) "hiritarrei kontsulta bermedunak egitea eta etorkizunari buruzko negoziazioa abiatzeko legezko bideak" eskainiko dizkien "zuzentarau argigarria" eskatu dio Europar Batasunari Iñigo Urkullu lehendakariak gaur Erroman.

Horretarako, Urkulluk beharrezkotzat jo du Europan "prozesu zehatza ahalbidetzea, demokraziatik eta legetik abiatuta sortzen diren estatuek Europar Batasunean jarraitu ahal izatea".

Lehendakariak Erroman Alderdi Demokrata Europarrak antolatutako batzarrean hartu du hitza, EAJk bidaliko ordezkaritzan.

Alderdiak ohar baten bidez zabaldu duenez, Urkulluk Europako beste 15 estatubururen aurrean hitz egin du. Hitzaldian, EBan estaturik gabeko nazioentzat "protagonismo politikoa eta erabakigarria" izateko arau argiak proposatu ditu.

Lehendakariaren esanetan, brexit prozesuaren moduko egoeren aurrean, estatu kide bat  ?Europar Batasunaren proiektutik ateratzera? bideratzen duelarik, ?paradoxa? da Batasuneko agintari gorenek Estatu gabeko Nazioek egiten dituzten aldarrikapenen aurrean erakusten duten jarrera.

Hauen artean Euskadi aipatu du eta zera esan du: ?Europako proiektuaren parte dira eta argi eta garbi adierazi dute beren bokazio europazalea, Europako Batasunaren parte izateko bokazioa,hain zuzen, baina Europako Estatuen Batasuna izan gabe". "Europar Batasunak proposamenak egiteko jarrera izan behar du, ez aurka egiteko jarrera".

Ortuzarrek errealitate nazionalei irtenbidea ematea eskatu dio Europari

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak "sustrai historiko eta kulturalak dituzten eta Europaren parte izan nahi duten" nazioei Europak "lekua eta irtenbidea" ematea eskatu du gaur Erroman. Nazio horien adibide Euskadi litzateke, Ortuzarren esanetan, "ez du EB hausten, ez kaltetzen, baizik eta aberastu" egiten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Batasun europarra Albisteak