Politika -
Mehatxuak
Recalde sozialisten sailburu ohiaren kontrako pintadak egin dituzte
Ezezagun batzuek emaztearen Lagun liburudendaren erakusleihoan pintada egin dute spray bat erabiliz. PSEk gertatutakoa gaitzetsi du.
Erredakzioa
Jose Ramon Recalde sailburu ohiari heriotza mehatxuak egin dizkiote Maria Teresa Castells emaztearen Lagun liburudendan, Donostian, pintada batzuk eginda.
Ignacio Latierro liburudendako arduraduna eta parlamentari ohiak adierazi duenez, goizaldean "Recalde, R.I.P" eta diana bat margotu dizkiote goizaldean.
Gainera, aldameneko denda batean ere "Gora ETA" zioen pintada bat egin dute.
PSEk ekintza gaitzetsi du
Iñaki Arriola PSEko Gipuzkoako idazkari nagusiak mezua bidali die Jose Ramon Recalderi eta senitartekoei "elkartasuna eta laguntasuna" adieraziz. Honekin batera, mehatxu hauek sortutako "egonezina" azpimarratu du "lehen aldiz sailburu ohiari&' || 'nbsp; mehtxu zuzena egin baitiote izena jarrita".