Politika -

Nafarroa

Nafarroako aurrekontuen eta zerga-erreformaren zuzenketen eztabaida hasiko da

Foru Gobernuak orain arte aurkeztutako osoko zuzenketan baztertu ostean iritsi da eztabaida.

Nafarroako Parlamentuko artxiboko argazkia. EFE
Nafarroako Parlamentuko artxiboko argazkia. EFE
Nafarroako Parlamentuko artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legearen proiektuari eta hainbat zerga moldatzeko Foru Legearen proiektuari aurkeztutako zuzenketa partzialak eztabaidatuko dituzte astelehenetik aurrera Nafarroako Parlamentuko Ogasun eta Finantza Politikaren batzordean.

Eztabaidak bi saio izango ditu: 12:00etan eta 16:30ean, eta astean zehar jarraituko du. Foru Gobernuak orain arte aurkeztutako osoko zuzenketak baztertu ostean iritsi da fase hau.

Joan den azaroaren 23an UPNk eta PPk Aurrekontu Orokorren Foru Legeari aurkeztutako osoko zuzenketak baztertu zituen Foru Parlamentuak, PSN eta Gobernua osatzen duten lau alderdien ezezko botoarekin.

Ondoren, azaroaren 30ean, Parlamentuko osoko bilkurak atzera bota zituen UPNk, PNSk eta PPNk zerga-erreformari jarritako zuzenketak, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E alderdien ezezkoarekin.

Ez dutenez aurrera egin, bi proiektuak Ogasun eta Finantza Politika batzordera eraman dituzte. Dagozkien txostenak egin ondoren, osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatu behar dira abenduaren 21ean.

2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legearen proiektua (4.157.610.426 eurokoa) tramitera onartu zuten azaroaren 8an, eta hurrengo egunean argitaratu zuten Parlamentuko Aldizkari Ofizialean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Ekonomia Gaurko azken ordukoa