Politika -
Espetxe-politika
Txelisek egunero kartzela ordu batzuetan utzi ahal izango du
Erabakia, "presoek ETAren ingurutik aldentzeko egiten dituzten ahaleginen barruan" kokatu du epaileak eta ETAko buruzagi ohia "kartzelan sartu zen pertsonarekin zerikusirik ez duela" azpimarratu du.
Erredakzioa
Jose Luis Castro espetxeratuen zaintzarako Auzitegi Nazionaleko epaileak, Espetxeen Erakundeak egindako proposamena onartu eta Jose Kuis Alvarez Santacristina egunean hainbat ordu kartzelatik igaro ditzan agindua eman du. ETAko buruzagi izandakoa Arabako Langraiz Okatik irten eta prestakuntza ikastaro bat egiteko aukera izango du.
Epaileak fiskaltzaren eskaera bati erantzunez hartu du erabakia. Fiskaltzak Tratamendu Batzordearen proposamena berea egin du; Txelisek aukera hori izateko baldintza guztiak betetzen zituela, hain zuzen.
Txelis bigarren graduan dago, zigor kode zaharraren kondena erdia bete du, bere ekintzek eragindako kalteen erantzukizun zibila ordaintzeko hitza eman du eta biktimei barkamena eskatu die.
Egoera berri honi esker, Txelis egunero atera ahal izango da kartzelatik lan-prestakuntza ikastaro batera joateko. Ikastaro honen jarraipena egingo diote elkarrizketak eginez eta asistentzia kontrolatuz. Edozein kasutan, asteburuetan ezin izango du kalera irten.