Politika -

Ekitaldi politikoa, Bakion

'EAJ jada bakearen alde zuhurtziaz busti da', Ortuzarren esanetan

"Agiri eta iritzi-artikulu gutxiago eta ekintza gehiago' eskatu dizkio BBBko presidenteak "ETAri eta ezker abertzalea erradikalari", EAJk "politikaren bidea" hautatu duelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Agiri eta iritzi-artikulu gutxiago eta ekintza gehiago'' eskatu dizkio Andoni Ortuzar Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidenteak "ETAri eta ezker abertzalea erradikalari", eta "EAJ jada bakearen alde zuhurtziaz baina ausardiaz busti da", adierazi du.

2011ko udal-hauteskundeetarako Mungialdeko hautagaiak aurkeztu ditu EAJk Bakion. Ortuzarren hitzetan, bere alderdia "euskal nazioa eta erabakitzeko eskubidea aitortzeko marko juridiko-politiko bat lortzeko lanean dabil".

EAJren BBBko presidentearen ustez, "gure aberriarentzat, Euskadirentzat, sasoi politiko berri baten aurrean gaude" eta hori "jorratu" behar da, gaineratu du.

Hori horrela, "agiri eta iritzi-artikulu gutxiago eta ekintza gehiago" eskatu dizkio BBBko presidenteak "ETAri eta ezker abertzalea erradikalari", EAJk "politikaren bidea" hautatu duelako.

Ortuzarrek azpimarratu duenez, EAJk ez du "bakerako aukerarik" zapuztuko, bere alderdiak bakea lortzeko "konpromisoa hartu" duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea