Politika -

Moncloan

Batasunari gehiago eskatzea adostu dute Zapaterok eta lehendakariak

Larunbatean bilduta egon ziren biak, eta Batasunak ETArekin harremanak hautsi ezean normaltasun demokratikora ez dela itzuliko adostu zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodríguez Zapatero Gobernuko presidenteak eta Patxi Lopez lehendakariak Batasunak azken aldian egindako adierazpenak "interesgarriak" direla esan dute, baina "ekintzetan gauzatzen diren arte" ezin daitezkeela "ontzat eman" azaldu dute.

Honen harira, ETAk bere amaiera iragarri edo Batasuna ETArengandik baztertzen den arte ez duela demokrazian normal jokatzeko aukera izango gaineratu dute.

Hori da larunbat honetan, PSOEren Batzorde Federalaren ostean, Moncloan izandako hiru orduko bileran adostu zutena. Bazkari horretan Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua ere egon ziren.

Zapaterok aurreko egunetan telefonoz esandakoa errepikatu zion Lopezi, "EAJrekin egindako negoziazioetan parte hartu eta oztoporik ez jartzeko gaitasuna" goratu zuen Gobernuburuak, "Estatua kontutan hartzeko gaitasuna eta izandako ikuspegi zabala" azpimarratuz. Lehendakariak, bestalde, Zapatero eta Urkulluren arteko akordioa onetsi zuen Euskadirentzat ona delako eta Estatuko Aurrekontuak aurrera ateratzeko balio izan duelako. Era berea, akordio horrek EAJ "Estatutuaren bidean" jarri duela gogoratu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea