Politika -

Hauteskundeak Katalunian

Hirukoa errepikatzea 'atzera egitea' litzatekeela esan du Montillak

Generalitateko egungo presidenteak esan duenez, Katalunian gehiengo sozialista bat dago. Gainera, printzipio katalanistak eta ezkertiarrak ez dituela boto batzuen truke baztertuko ziurtatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Montilla Generalitateko presidente izateko hautagaiak hirukorik ez dutela berriro adostuko adierazi du, nahiz eta horrekin kargua errepikatzeko beharrezko botu kopurua lortu. Montillaren esanetan, hirukoaren aukerak Kataluniaren etorkizunari behar bezala aurre egitea oztopatuko luke.

"Ez ditut nire printzipioak ezta zuenak ere Parlamentan nagusitu eta presidente izateko boto batzuen truke salduko", esan du Montillak. Hala ere, azken urteetan hirukoak egindako lanaz arro agertu da.

Montillaren esanetan, "Generalitateko presidente" izaten jarraituko du, izan ere, Katalunian gehiengo sozialista bar dago eta horiek botoa ematera joatea bakarrik falta da.

PSCaren agintariarentzat bere alderdia da gobernu katalanista eta ezkertiarra osatu dezaken aukera politiko bakarra, eta "hori da, hain zuzen, Kataluniak orain behar duena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea