Politika -

Auzitegi Nazionala

Hasi egin da Porturen eta Sarasolaren ustezko torturen epaiketa

Hamabost guardia zibil daude auzipetuta. Fiskaltzak bi eta hiru urte arteko espetxe zigorra eskatu du laurentzat; akusazio partikularrak 6 eta 17 artekoak guztientzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideek atxiloaldian ustez pairatu zituzten torturen eta tratu txarren inguruko epaiketa gaur goizean hasi da Gipuzkoako Lurralde Auzitegian, Donostian. 15 guardia zibil daude auzipetuta.

Epaiketa auzipetuen deklarazioekin hasi da, eta ostiralean amaitzea espero da.

Fiskaltzak bi eta hiru urte arteko espetxe zigorrak eskatu ditu lau guardia zibilentzat, eta 10 urtez uneoro non dauden zehazteko beste seientzat. Bere aldetik, akusazio partikularrak 6 eta 17 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu.

Portu eta Sarasola 2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zituen Guardia Zibilak, Barajaseko atentatuan parte hartu izana eta horretan bi pertsona hiltzea egotzita. Aurtengo maiatzean, Auzitegi Nazionalak 1.040 urteko kartzela zigorrak ezarri zizkien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea