Politika -
IRUÑEA
Nafarroako Gobernuaren 'ahultasuna' salatu du Chivitek
PSNren Lurralde Batzarrean hitz egin du Chivitek, eta bertan iragarri du Nafarroako Gobernuko presidentea izateko hautagaitza aurkeztuko duela bere alderdiaren primarioetan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Nafarroako Gobernuaren ahultasuna geroz eta nabarmenagoa" dela esan du Maria Chivite PSNren idazkari nagusiak. Horren iritzian, Foru Gobernua "kolokan" dago gaur egun, "Parlamentuan egunetik egunera babes gutxiago" duelako.
PSNren Lurralde Batzarrean hitz egin du Chivitek, eta bertan iragarri du Nafarroako Gobernuko presidentea izateko hautagaitza aurkeztuko duela bere alderdiaren primarioetan.
"Aldaketaren gobernuak frustrazioa" eragin duela Nafarroako gizartean nabarmendu du. Chiviteren iritzian, aldaketak "kutsu abertzalea" du, eta "ez zen hori gizarteak eskatu zuena".
Buruzagi sozialistak gaineratu duenez, proiektu abertzalea erabat minoritarioa da Nafarroan. "Foru Gobernu honek ez du ulertu denentzat gobernatu behar duela", esan du.
"Konfrontazioa eragiten duten gai minoritariak lehentsi" ditu Uxue Barkosek zuzentzen duen Gobernuak, Chiviteren arabera.